XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gau batez, ur hegirat hurbiltzean handik untziz joaiteko, elefant tropa batek inguratu zituen.

Beharrik nunbeitik hasi atabal batzuek lotsatu bait zituzten elefantak, eta eri gaichoa untzirat ereman zuten, hats bahi.

Bizirik heldu zen halere aphezpikutegiraino.

Ondikotz, han egin ziozkaten guziek etzuten sendatu: pedachatu bakharrik.

Hamar bat urthe umechurtchtegi batean egonik, Hong-Kongen hil zen.

Aita Arnoux eriz joan orduko, Aita Fontaine ere galdu behar ginuen.

Jada ukhana zuen jaun aphezpikuaren hitz bat bi misionest Anamitek hasi elizadi batetarat joaiteko, buruzagi bezala.

Elizadi hortan ikaragarrizko beroak egiten ditu eta Aita Fontaine jada ahuldua zen.

Etzuen ihardoki beroeri: eritu zen berehala eta Frantziarat igorri zuten sendatzerat.

Bigarren egonaldi bat egin du geroztik hemen gaindi Aita Fontainek, bainan berritz eriturik Frantziarat sartu behar izan zuen.

Laval deithu hirian hila da 1871garrenean, urthea hasi eta laster.

Do Annamerat joanez geroztik, Aita Desgouts erran ditake bakharrik zela Rohaien.

Hura ere khendu zaukun jaun aphezpikuak.

Ikastegi bat bazuen Rohaien Aita Desgoutsek, bainan liburuetan baino dembora gehiago iragaiten zuten hango haur gaichoek sendagailu hartzen.

Rohaieko aroa etzen hoberenetarik osasunarentzat.